Bizkaia European Microsoft Citizen Services and e-Government Center, BeMyGov, deritzon zentro berriaren helburua ondoko hau da: Bizkaian, eGovernement alorreko soluzioen inguruan jakintza-gunea sortzea. Hori erdieste aldera, herrialde horretako erakundeek eta IKT eremuko enpresek lankide jardungo dute, eta horren ondorioz, Bizkaian hazkunde ekonomiko handiagoa eta bikaintasun tekniko handiagoa izatea lortuko da.
Hala ere, zentroaren jardunlekua ez da Bizkaiko herrialdera soilik mugatuko; izan ere, zentro hori nazioarteko erreferentea izango da eGovernment eta Citizen Services soluzioen arloan; hori dela bide, Europari dagokionez, Microsoftek BeMyGov zentro hori jarri du e-Government eremuko teknologien erreferentziagune.
Zentro honetatik ezaguerak transferituko dira eta toki kudeaketa eta hiritarrengana arreta hobetzeko soluzioak emango zaizkie mundu osoko toki gobernuei, IKT arloko teknologien bidez.
Argibide gehiago jasotzeko, jo BiscayTIKen web orrialdera.
ORRIALDEA ERAIKITZEN
© BiscayTIK · Landabarri, 2, 48940 Leioa · E-maila: biscaytik@biscaytik.eu · Tfnoa.: +34 94 600 00 20 | Faxa: +34 94 600 00 21